berritxu

2006-05-10

LOS SIMS

Filed under: Uncategorized

“Los Sims” jokoaren helburua bertako pertsonaien bizitza maneiatu edo kontrolatzea da. Zeuk nahi dituzun pertsonaiena. Lehendabizi, pertsonaia bat egiten duzu, gustoko duzun bezala: jantziak, makillajea, adina, azalaren kolorea, begien kolorea, ilearen kolorea… Hau da, pertsonaiaren itsura eta izate modua, zuk zeuk aukeratzen duzu.

Hemen hasten da zailena, lehendabizi etxea dekoratu behar da. Ondoren lan bat aurkitu. ETA BIZITZERA!!!!! Jan, lo egin, komunera joan, garbitu… eta hainbat gauza egin behar dituzte pertsonaiek. Gizaki birtuala zaindu behar da, baina “Sims”ek sentimenduak dituzte eta gu bezala pozik bizi edo depresio batean eror daitezke. Hori ez gertatzeko, lagun asko baditu ondo eta maitasun bat badu hobe.

Beraien adina handitzen joaten den heinean zahartzen joango dira, hil arte. Orduan badakizu, ongi aprobetxatu zure “sims”aren bizitza! “Los Sims”en jolasteko joko asko daude, hemen duzue zerrenda bat:

Los sims2: Joko ofiziala.

Los sims Noctámbulos: Atera itzazu zure “sims”ak hiritik eta zita on bat lortu.

Los sims Universitarios: Bizi ezazu Unibertsitatea zoro moduan, festak egin eta kontrolak gainditu!

Los sims abren negocios: Zeure “sims”ak negozio bat jarri dezake!

HILARY DUFF

Filed under: Uncategorized

Hilary Duff, abeslari eta aktoresa famatu hau,1987ko irailaren 28an jaio zen, Huston Texas-en, USA. Bere izen orokorra Hillary Erhard Duff da. Sei urte zituenean, baleta egiten zuen bere ahizparekin. Hilaryren lehenengo pelikula

“ Casper meets Wendy” izan zen 1998an garabatu zutelarik. Ondoren telesaio batean hasi zen,”Lizzie Mc Guire” deiturikoan, 2001-2002an. Hilaryk telebistan eta pantaila handian jarraitu du lanean gaur egun arte.

2006-05-03

Txisteak!!!!!!!!!!!

Filed under: Uncategorized

Hemen dituzue txiste batzuk! Triste daudenentzat edo alaitasun pixka bat behar dutenentzat ON DEGIZUELA!!!

1-

Bi emakume elkartzen dira eta esaten dio batak besteari:

-  Neure senarra, aingerutxo bat da!

-  Hau zortea! Nirea oraindik bizirik dago.

2-

Gizon bat joaten da farmaziara eta galdetzen du:

  • ba al daukazue “Azido azetil sozilikoa”?

  • Aspirina esan nahi duzu ezta?

-Bai, hori izena ahaztua neukan.

3-

Lelo bat joaten da izozki dendara eta galdetzen du:

-Emango didazu izozki bat mesedez?

-Zer zaporekoa nahi duzu?

-Berdin du, erori egingo zait.

4-

Joxe medikuarengana joan zen, eta zera esan zion:

-Arazo bat daukat, neure puzkarrek ez dute usainik.

-Nola? Ez da posible, bota ezazu bat.

-PRAAAAAAAAAA!

-Ba… ebakuntza behar da.

-Non ipurdian?

-Ez sudurrean.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Ian Main